Recomendar Imprimir

Segunda edición de la semana de la diversidad del 4 al 9 de mayo

[Jueves, 30 Abril 2015 10:04]

La 2ª edición de la Semana de la Diversidad se celebrará en Astigarraga del 4 al 9 de mayo. Para consultar toda la programación hacer clic en el cartel.

Aniztasun kartela TXIKIA

Astigartar agurgarria,

Lehenik eta behin ESKERRIK ASKO bene-benetan, zuen kolaborazio, prestutasun eta laguntzari esker, Astigarragako Udalak Astigarragako baserri eta baserritarren diagnostikoa egiteko aukera izan baitu, 28 urteren ostean egiten den lehen diagnostikoa. Zuen laguntzarekin osatutako txostenari esker, informazio oso baliagarria eskuratu dugu dudarik gabe.

Baina askotan txosten eta azterketa askorekin gertatzen dena ezin da oraingoan errepikatu, hau da, txostena ezin da behin eginda nonbaiten gordeta geratu. Abian jarri behar dugu eta bertako informazioari zukua ateratzen hasi. Herritarrak, Udala, baserritarrak eta herriko elkarteak lanean jarri behar gara, landa eremuko eta baserrien egoerari, pixkanaka bada ere, iraulia emateko. Ezin da gehiago luzatu.

Beraz, epe motzean lanena jartzeko asmoa dugu. Kezka nagusien artean, herri bideen egoera eta mantenuaren ingurukoak eta baserrien seinaletikaren ingurukoak izan dira. Dagoeneko horretan dihardugu lanean, plangintza bat osatzen ari gara herri bideak konpondu eta ahal direnak asfaltatzeko. Bestetik, baserrien seinalizazioa hobetzeko planteamendu batean ere ari gara lanean.

Hala ere, baserria eta baserritarren etorkizuna bermatzeko, beste neurri batzuk ere beharrezkoak izango dira: gure baserriko produktuak Astigarragan bertan presentzia gehiago izatea, azokak antolatzea, baserritarrei babes juridikoa eman, baserri eta sagardotegi, komertzio eta ostalarien arteko hitzarmenak sustatu…etab.

Gauza asko dauzkagu egiteko baina gutxienez, bidea egiten hasi gara.

Horretarako, Udalean, hainbat baserritar, Golde Elkartea, Behemendi eta hainbat adituk parte-hartzen dugun batzordea osatu dugu, egindakoari tira egiteko eta hasitako lanak etenik izan ez dezan. Bertan parte-hartu nahi izanez gero, ez izan zalantzarik eta Udalarekin harremanetan jarri ; Udalean bertan galdetuaz edo bestela 943 33 52 39 zenbakira deituaz.

Besterik gabe, azken eskerrak eman eta San Ixidro eguna gerturatzen ari den honetan, egunaz gozatu dezazuela opa dizuegu.



Agur bero bat,



Andoni Gartzia Arruabarrena

Astigarragako Alkatea

No tienes permisos para hacer comentarios. Debes registrarte e iniciar sesión.

Está aquí: Inicio Noticias Segunda edición de la semana de la diversidad del 4 al 9 de mayo