Gomendatu Inprimatu

Astigarragako herrigunea `30 Eremu´ bihurtuko da

[Ostirala, 22 Azaroa 2013 10:57]

Hemendik gutxira Astigarragako herrigunea `30 Eremu´ izendatuko du Astigarragako Udalak oinezkoen eta bizikleten mugikortasuna sustatu eta babesteko asmoz. Astigarragako 3 sarrera nagusietan, Iparralde Bidea, Bidebitarte industrialdeko errotonda handia eta Ergobiako errotonda) ezarritako seinaleek mugatuko dute `30 Eremua´. Gune osoan ibilgailuek ezingo dute 30 km/h-ko abiadura gainditu eta bizikletek izango dute lehentasuna.

Herriko 3 sarrera nagusietan ezarritako seinaleez gain, lurrean pintatuko diren 35 seinale horizontalek gogoraraziko diete ibilgailuei ezin dutela 30 km/h-ko abiadura gainditu eta txirrindulariekin partekatu behar dutela bidea, azken hauek dutelarik lehentasuna inguru guzti horretan.

Bideak egokitzeko aurrekontua 4.292 eurokoa da eta lanak ahal bezain pronto hasiko dira, eguraldiak aukera ematen duenean.

oharrerako-001 handitua internet

Iruzkinak   

 
#1 Badenakjon 2013-12-24 18:18
"30erumu" izendatzearekin batera, errepideetan dauden badenak (Donostia edo Tranbia ibilbidekoak esaterako) kentzea aztertu al da?
 
 
#2 BadenakAstigarragakoUdala 2013-12-26 17:53
Kaixo,

Baden horiek dira ibilgailueen abiadura 30 km/h-ra mugatzea bermatzen duten tresnak, beraz oraingoz ez da aurreikusten horiek kentzea.
Dena den zure eskaera jasoa geratzdn da eta dagokion departamentura bideratzen dugu.

Eskerrik asko!
 
Zu hemen zaude: Hasiera Berriak Astigarragako herrigunea `30 Eremu´ bihurtuko da