Gomendatu Inprimatu

Polikarbonato panel berriak eta izen aldaketa pilotalekuan

[Osteguna, 17 Uztaila 2014 10:43]

Teilatu handiaren eta txikiaren artean dagoen espaziotik neguan hotza sartzen denez, Udalak Polikarbonatozko panel berri eta handiagoak jarriko ditu hori ekiditeko asmoz. Azpiegitura eta zerbitzuen inguruko parte hartze prozesuan eginiko eskaera da espazio ireki hori ixtea eta Udalak, 19.000 euroko inbertsio honekin beteko du konpromiso hori.

Pilotalekuaren izen aldaketa

Beste berrikuntza bat izango du pilotalekuak aurrerantzean. Hemendik aurrera Astigarragako pilotalekua Txomiñenea Pilotalekua izango da, lur horietan egondako baserriaren omenez.

Irudian, itxiko den teilatuarteko espazioa eta margolariak pilotalekuaren izen berria margotzen

 Frontoia 1

Zu hemen zaude: Hasiera Berriak Polikarbonato panel berriak eta izen aldaketa pilotalekuan