Gomendatu Inprimatu

Mugikortasun astea Astigarragan irailaren 16tik 22ra

[Osteguna, 11 Iraila 2014 09:53]

Urtero bezala, mugikortasunaren astea ospatuko da Europa mailan, aurten `Gure kaleak hobetzea: hona gure aukera!´ lemapean. Astigarragan ere mugikortasun astea ospatuko da irailaren 16tik 22ra eta zenbait ekintza antolatu dituzte Udalaren Ingurugiro sailak, Astigarragako Herri Eskolak eta Astigarragako Txirrindulari taldeak.

Mugikortasun astea 2014 4

Ikastolan egingo diren jarduerak

- Irailaren 18an, ostegunean, `Seguru baietz´Eusko Jaurlaritzaren sentsibilizazio kanpainak geldialdia egingo du Astigarragako Herri Eskolan. Kanpaina honen helburua da, guraso eta haurrak konzientziatzea umeak kotxean modu egokian lotzearen garrantziaz.

- Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek Ikastolara joateko modu ezberdinak marraztuko dituzte eta gero jolastokian erakusketa jarriko dute.

- Lehen hezkuntzako 2.,3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleak Astigarragako auzo ezberdinetatik Ikastolara oinez joatea probatuko dute; ze distantziatara dagoen auzo bakoitza eta zenbat denbora behar den Ikastolaraino heltzeko. Mugikortasun astea 2014 1

 

Aste osoan zehar (irailaren 16tik 22ra) ikastolarako sarbidea autoz itxita egongo da. Kotxeek herri sarrerako errotondatik gora egin ahal izango dute baina Reollo altzariak dagoen eraikinari buelta emanda irten beharko dute berriz.

Actividades en Astigarraga

 - Irailak 18, osteguna: Andoni Blazkez Astigarragako txirrindulari ohiarekin eta beste txirrindulari profesional batekin solasaldia, Gazte Lokalean 18:30ean.

 - Irailak 20, larunbata: bizikleta martxa, ginkana eta hamaiketakoa, J. Barandiaran plazan 11:00etan.

 - Irailak 22, astelehena: `Bizikletan bidaiatu famialekin: Gambia eta Senegal´ bideo emanaldia, 19:00etan Arrobitxuloko lokalean.

Mugikortasun astea 2014 7

 

 

Zu hemen zaude: Hasiera Berriak Mugikortasun astea Astigarragan irailaren 16tik 22ra