Gomendatu Inprimatu

Pelotari kaleko argiteria zaharberrituko du Udalak datorren astetik aurrera

[Ostirala, 12 Iraila 2014 09:55]

Pelotari kaleko argiteria zaharberrituko du Udalak datorren astetik aurrera hasiko diren lanekin. Helburua, kale horretako argiteria hobetu eta eraginkorragoa izatea da. Pelotari kaleko argiteria zaharkitua geratu da eta inguruko zuhaitz mardulek zaildu egiten dute bere funtzioa ondo betetzea.

Horregatik aldatzea erabaki du Udalak, eta kale bukaeran eraikitako errotonda berrian ezarritako argiteriaren irizpide berdinak jarraituko dituzte. Batetik, farolak altuagoak izango dira eta errepidetik hurbilago kokatuko dira zuhaitzen eragina minimizatzeko. Bestetik, gaur egunean dauden argi hori/laranjak aldatuko dira eta argiteria berriak argi txuria proiektatuko duen LED-ak izango ditu.

Aldaketa honek Astigarragak argiteria publiko eraginkorragoa izatea ahalbidetuko du, kalkulatzen baita farola berriekin egun kontsumitzen denaren 2/3 aurreztuko dela. Udalak 36.000 euro inguru bideratuko ditu Pelotari kaleko argiteriaren efizientzia areagotzeko. Udala ahalik eta eragozpen gutxien sortzen saiatuko da baina lanak iraun bitartean kale honetako zenbait puntu ilunduta geratuko dira, batez ere gauez.

Pelotari argiteria TXIKI

Zu hemen zaude: Hasiera Berriak Pelotari kaleko argiteria zaharberrituko du Udalak datorren astetik aurrera