Gomendatu Inprimatu

Eskoziak biziko duen egun historikoaren inguruan adierazpen instituzionala onartu du Astigarragako Udalak

[Azteazkena, 17 Iraila 2014 12:15]

Bihar, irailak 18, Eskoziak biziko duen egun historikoaren harira, Astigarragako Udalak aho batez honako adierazpen instituzionala onartu du gaurko bozeramaileen batzordean:

Adierazpen Instituzionala

ESKOZIAR HERRIARI AGURRIK BEROENA

Urteetako ibilbidearen ondoren, Eskoziar herriak bere etorkizuna libreki erabakiko du datorren irailaren 18an. Eskozian, bertako herritarrek hartuko dute hitza; eta herritarrak izango dira, Eskoziak zer nolako antolaketa politikoa izan behar duen erabakiko dutenak.

Irailaren 18an Eskozian egingo den erreferendum-a, herrien askapen prozesuen ibilbidean beste urrats garrantzitsu bat izango da. Eskoziarrak, dagoeneko beren herriaren etorkizunaren jabe dira, eta laister batean, Katalunia, Euskal Herria eta munduko hainbat naziok ere eskubide hori egikarituko dugu. Herrien askatasunaren aldeko atzeraezineko prozesu bat abian dagoelako mundu mailan.

Egun historiko honen aurrean, honako adierazpen hau egin nahi dugu instituzio honetatik:

1.- Eskoziar herria zoriondu nahi dugu, libreki etorkizuna erabakitzeko burutzen ari diren ariketagatik. Herri orok duen eskubidea praktikara eraman da.

2.- Munduko herri askeen historiarako geratuko den data izanik, eta Eskoziar herritarrak beraien etorkizuna libreki erabakitzen ariko diren egunean bertan, gure babesa adierazteko, Eskoziako bandera jarriko dugu instituzioaren fatxada nagusian, ikusgarri eta lehentasunekoa izango den tokian batean.

Euskal Herrian, 2014ko irailean

Eskozia

Zu hemen zaude: Hasiera Berriak Eskoziak biziko duen egun historikoaren inguruan adierazpen instituzionala onartu du Astigarragako Udalak