Gomendatu Inprimatu

Isurketa baten ondorioz, hainbat arrain hilda aurkitu zituzten atzo Galtzaur errekan

[Ostirala, 17 Urria 2014 10:58]

Hainbat arrain hilda aurkitu zituzten atzo goizean Galtzaur errekan. Bizilagunen abisuak jaso ondoren Udaltzaingoak eta udal teknikariak bertaratu ziren gertatutakoa ezagutzeko asmoz eta, dirudienez, isurketa kimiko baten ondorioz hil dira animalia guztiak. Argazkia oso ona ez bada ere, irudian aingira batzuk ikusi daitezke isurketaren ondorioz hilda Galtzaurko uretan.

Dena den, URA da Astigarragako erreka eta ibaietan eskumena duen erakundea eta atzo bertan abiatu zuen ikerketa Galtzaur errekan gertatutakoa argitu eta ardurak banatzeko. Udala URAren txostenaren zain geratzen da Galtzaur errekan gertatutakoa ezagutzeko. Azkenik, Udalak eskertu egin nahi du bizilagunen kolaborazioa, denon ardura baita gure ibaiak zaintzea. Atzo gertatu bezala, Astigarragako ibaietan zerbait gertatuz gero Udalari abisua lehenbailehen pasatzeko eskatu nahi die herritar guztiei Astigarragako Udalak.

ANGILAK

Zu hemen zaude: Hasiera Berriak Isurketa baten ondorioz, hainbat arrain hilda aurkitu zituzten atzo Galtzaur errekan