Gomendatu Inprimatu

Urumea Berriko kirol anitzetarako gunea, zabalik

[Ostirala, 17 Urria 2014 11:11]

Atzotik zabalik da Urumea Berriko Kirol anitzetarako gunea. Berdegune horretan hainbat kirol eta aisialdi jarduera garatzeko aukera izango dute astigartarrek eta 09:00etatik 23:00etara erabili ahal izango da; argiztapena ere ordutegi honen araberakoa izango da. Udalak gogorarazi nahi du belar artifizialeko pistara eta frontoi txikien eremura ezin direla txakurrak sartu eta denon ardura dela gunea txukiun mantentzea.

Urumea Berriko proiektu urbanistikoaren aldaketaren ondorioz lortu da auzoan mota honetako gune hau zabaltzea. Udalak doan jasoko du pista hau gainera, proiektua garatzeko promotorak bete beharreko lanetako bat delako. Legegintzaldi hasieran zegoen proiektu urbanistikoan ez zegoen horrelako gunerik aurreikusita, eta lanak bukatzerakoan balorerik gabeko gune berde batek eta errepide batek okupatuko zuten partzela hori. Eraikitze lanen gelditzearen ondorioz ordea, eta Alkatetzaren eta promotoraren negoziaketek emandako fruituei esker, Urumea Berriko proiektu urbanistikoaren berantolatzea lortu zen. Modu honetan, eta horrelako azpiegituren beharra kontuan hartuta, gune horretan atzo zabaldu zen kirol anitzetarako pista hori eraikitzea lortu da.

kirol anitzetarako pista

 

Zu hemen zaude: Hasiera Berriak Urumea Berriko kirol anitzetarako gunea, zabalik