Gomendatu Inprimatu

Obra eta eraispenetako materialak birziklatuko dituen planta bat jartzeko partzela alokatuko du Udalak Zarkumendegin

[Asteartea, 28 Urria 2014 12:51]

* Operazioa Astigarraga lantzenen bitartez egingo du Udalak eta enpresa honek udalarekin duen zorraren zati bat ordaintzeko balio izango du.

* 180.000 euro + BEZ jasoko ditu Udalak gutxienez 12 urteko alokairuaren ordaineta.

Urriaren 17an, Astigarraga Lantzeneko Administrazio Kontseiluak, Zarkumendegiko partzela batean Obra eta Eraispen hondakinak kudeatzeko planta bat kokatzeko alokairurako pleguak onartuko zituen.

Kontratua 180.000€ gehi BEZan baloratu da eta 12 urteko alokairu kontratua izango da. Esleipendunak, esleipena gauzatzen den une berean ordaindu beharko ditu 12 urteko alokairuaren zenbateko guztia.

Mota honetako lehenengo planta Gipuzkoan

Zarkumendegin kokatuko den plantan Obrako eta eraispenetako hondakinak jaso eta kudeatuko dira. Helburua, hondakin horiek modu egokian kudeatuta berriz ere merkaturatzea da, hau da, hondakin horien birziklatzea ahalbidetzea. Gipuzkoan mota honetako lehenengo planta izango da Zarkumendegikoa. Gaur egun, zabortegietan pilatzen diren hondakin hauei beste irtenbide jasangarriago bat emateko aukera paregabea da.

Lehiaketa honekin Astigarragak ingurumenarekiko eta hondakinen kudeaketa jasangarri eta egokiarekiko duen konpromiso sendoa berriz berretsiko du; Astigarraga eta Gipuzkoa berdeago eta jasangarriagoak nahi ditugulako.

Hormigonerarik ez

Plegu hauek onartuta, aurreko legegintzaldian Zarkumendegiko beste partzela batetarako zegoen planak zokoratu egin dira. Pasa den legegintzaldian partzela hura saltzea aurreikusten zen, bertan hormigonera bat kokatzeko asmoarekin. Udaleko idazkari-kontuhartzaileak salmenta pleguen aurkako txostena aurkeztu zuen.

Hauteskundeak pasata alkatetzara iristerakoan egitasmo hauek zokoratu genituen. Kanpainan agindu bezala gure gobernu taldearen apustua etorkizunera (birziklapenera) begira egindakoa da, eta iraganeko ereduak (hormigonera, porlanaren sustatzea eta mugagabeko eraikuntzarekin zerikusia dutenak) behin betiko alboratzeko garaia dela uste dugu. Gainera, orain planteatzen dugun obra eta eraispenerako materialen birziklapenerako planta honek Udaleko idazkari eta zerbitzu juridikoen oniritziarekin egin da.

Jarduerak sor ditzakeen eraginen aurrean, udalak jarduera lizentziarekin batera esleipendunari kontrol zorrotzak aplikatuko dizkio eragin horiek murriztu eta sor daitezkeen eragozpenak minimizatzeko asmoarekin. Hala ere, alokairu kontratua izanik, herriarentzat jarduera hain mesedeko ez balitz, partzela hori berreskuratzeko aukera izango du udalak. Kontratuak markatutako 12 urteak pasata berriz ere erabaki ahalko da zer egin partzela horretan: hustu edo plegu berriak atera jarduera berarekin jarraitzeko hala beste jarduera bati bidea irekitzeko. Aurreko legegintzaldiko plangintzarekin, hormigonerarekin alegia, salmenta burututa ez legoke horrelako aukerarik, beraz proiektu berri hau aurrera eramanda, ez gaude betirako “kondena” baten aurrean.

Ingurumen aldetik aurrerapauso bat izango den bezala, enplegua sortzeko ere baliagarria izango da noski. Hala ere, beste ikuspuntu garrantzitsua eragiketa honek izango duen eragin ekonomikoa da. Inpaktu ekonomikoaren garrantzia azalarazteko beharrezkoa da Astigarraga Lantzenek azken urteetan izan duen bilakaera azaltzea.

Aurreko legegintzaldietan, Astigarraga Lantzenek milioietako galerak izan ditu, EAJ eta H1!eko udal gobernuek bultzatutako ereduaren ondorioz.

Astigarraga Lantzen ibilbidea

Urtea

2004

2005

2006

2007

2008

Balantzea

-274.770

56.223

54.110

-148.421

-130.624

Urtea

2009

2010

2011

2012

2013

Balantzea

-551.605

-202.563

-87.627

6.478

5.491,59

Ikus daitekeen bezala, galeren ibilbideari etena eman zitzaion Gobernu aldaketari esker, 2012an. Gobernu berriak berehala hartu zituen lehen neurriak, hasteko, Natxo Izeta Lasarte oriako H1!eko zerrendaburua eta Astigarraga Lantzeneko gerentearen kaleratzea. Udaleko baliabide tekniko eta pertsonalak aprobetxatuz Astigarraga Lantzenen kudeaketa udaletik egiteko hautua hartu zen eta honen bidez soilik urtero 47.148,5 euro aurreztu dira, hori baitzen gerentearen urteroko soldata.

Bestetik, urteetan pilatutako galera, zor eta ordaintzeke zeuden fakturak ikusirik, Astigarraga Lantzenen egoera ekonomikoa tamalgarriari aurre egiteko Astigarraga Lantzen erreskatatzea erabaki genuen. Astigartar guztien kontura Astigarraga Lantzeni 579.686,19€ko ekarpena eginez. Erreskaterik gabe enpresak hondoa jo behar zuen, ordurarte Udalak, eta ondorioz astigartar guztiok, jarritako dirua eta ondasunak galtzeko arriskuarekin.

Gaur egun, Astigarraga Lantzenek 579.686,19€-ko zorra du Astigarragako Udalarekin. Plegu berri horiekin zor horren zati bat ordainduko da eta helburua da ahalik eta azkarren Udalak diru guzti hori errekuperatzea. Guztia kobratutakoan, Astigarraga Lantzen desagarrarazteko erabaki irmoa dugu, garai batean gutxi batzuen intereserako sortu ziren “txiringitoekin” amaitu behar delako.

Zu hemen zaude: Hasiera Berriak Obra eta eraispenetako materialak birziklatuko dituen planta bat jartzeko partzela alokatuko du Udalak Zarkumendegin