Gomendatu Inprimatu

Herri galdeketa martxoaren 23tik 28ra 100.000 euro zertan inbertitu erabakitzeko

[Astelehena, 16 Martxoa 2015 18:16]

Aurrekontu parte hartzaileen ekimena borobilduko duen herri galdeketa ospatuko da Astigarragan martxoaren 23tik 28ra. Herritarrek 100.000 euroak zertara bideratu aukeratuko dute galdeketako bozka orrian egongo diren 8 aukeren artean. 8 proiektu hauek herritarrek 1go fasean proposatutakoen artean aukeratu dira, eta besteak, teknikoki, ekonomikoki edo legalki baztertu egin behar izan direlako.

 

Kalerako kartela 2015 650x297 definitiboa EUSKARA

 

Andoni Gartzia Astigarragako alkateak prentsaurrekoan aurkeztu ditu herri galdeketaren nondik norakoak; eta arratsaldean, herritarrei aurkeztu dizkie batzar ireki batean. Hona hemen alkateak esandakoa.

100.000 euro TXIKI 1

Andoni Gartzia - Astigarragako alkatea

Aurrekontu parte hartzaileen ekimena amaierara heltzen ari da eta gaur martxoaren 23tik 28ra egingo dugun herri galdeketa aurkeztera gatoz. Baina, lehenik eta behin, herritarrek aurtengo Udal aurrekontua osatzerakoan izan duten parte hartzea goraipatu eta eskertu nahi dugu. Lehenengo auzoetako bileretan egindako ekarpenengatik eta izandako jarrera eraikitzailearengatik; eta orain, burutzen ari garen ekimen honetan ere, erantzun oso ona izan dutelako.

73 pertsonek proposatu dute aurrekontuko 100.000 euroak zertara bideratuko lituzketen eta guztira 108 proposamen egin dituzte. Horietatik 8 izango dira galdeketara eramango direnak, besteak teknikoki, ekonomikoki edo legalki bideragarriak ez direlako baztertu egin behar izan dira eta. Hauek dira arrazoi batengatik edo bestearengatik galdeketatik kanpo geratu diren eskaerak:

Ez dira bideragarriak

Zergatia

Igerileku estali klimatizatua

Horrelako igerileku bat egitea ez da daukagun igerilekua estaltzea besterik. Estali eta egokitu egin behar da, eta horrez gain, urtean 280.000 eta 500.000 euro arteko mantentze kosteak dituela aurreikusten da, gurea bezalako udal batek bere gain hartu ez dezakeena. Hala ere, azterketa sakonago bat egiten ari da udala, zirt edo zart egiteko.

Gazte lokala berritu eta lokal handiagoa gazteentzako beharrak asetzeko.

100.000 euro baina gehiago litzake, gaur egun ez dugulako lokalik horretarako.

Sagardoetxea trasladatu

100.000 euro baina gehiago litzake.

Gaztetxea

100.000 euro baina gehiago litzake, gaur egun ez dugulako lokalik horretarako.

Urbieta – Ermaña bidean argia edo garraioa

100.000 euro baina gehiago litzake, eta irizpide orokorra, landa eremuan argiteria zabaltzearen aurkakoa da. Gaur egun, adineko eta ezinduentzako, Udalak taxi zerbitzua eskaintzen du, udalaren kontura.

Kultur Etxea handitu edo lokal berriak erosi horretarako

100.000€ baino gehiago dira eta hala ere, Kultur Etxe berria 2017an espero da eta jangelaren trasladoarekin, lokal aukera areagotzen

Ez dira Udal eskumena

Zergatia

Bidegorri sarea handitu Hernani edo Loiolaraino iritsi ahal izateko

Aldundiaren eskumena da .

Galtzaur erreka garbitzea

URA euskal agentziaren eskumena da.

DBH Astigarragan

Eusko Jaurlaritzaren eskumena da, eta Udalak administratiboki egin beharreko lanak egin ditu.

Aldirietako geltokia (RENFEko cercanías)

ADIF eta ETSren eskumena da eta Udala ETSrekin 3 aldiz bildu da, proiektua bultzatzeko eta erantzunaren zain gaude.

Kultur Etxean berrikuntzak edo handitzea

Kultur Etxeko berdegunea aisi gune bihurtzea

Kultur Etxeko eskailerak erosoagoak egin

Kultur Etxean ikasgela bat egin.

Kultur Etxearen eraikina eta inguruko lurrak ez dira Udalarenak, Kontxa Etxeberria fundazioarena baizik. Urumea Berrin aurreikusita dago gainera promotorak Kultur Etxe berria egitea bere gain hartu beharreko karga urbanistikoen artean, 2017an hasiko dira eraikitzen.

* Eskaren artean, oso ugaria izan da udalak uholdeen aurka neurriak hartzearena. Udaletik gogorarazi nahi da, Urumea ibaiean eta Galtzaur errekan ez duela eskumenik ezer ere egiteko, hau URA euskal agentziarena baita. Udalak presioa egin dezake soilik "Urumearen mahaiean" agentzia honek Urumea ibaiaren uholdeen eragina txikitzeko aurreikusita dituen neurriak lehenbailehen hartzeko. Epe motzean egingo du mahaiak bilera berriz ere eta Udalak aldarrikapen hori eramango du berriz ere. Bestalde, lehengo astean herritarrekin azken uholdeen balorazioa egiteko egindako bileran komentatu zen bezala, Udalak zenbait hutsune aurkitu ditu iaz uholdeen eragina txikitzeko hartutako neurriak oinarritzen ziren txosten teknikoan. Horren ondorioz, ikerketa sakonagoa hasia du dagoeneko lehengo urtean hartutako neurrien eraginkortasuna areagotzeko.

 

Teknikoki edo legalki ez da bideragarria

Zergatia

Txakur kakak jasotzeko pertsona bat kontratatzea

Estatu espainiarreko gobernuak ezarritako neurrien ondorioz Udalak ezin du pertsonal berririk kontratatu, hala ere, beste moduko baliabidea bideratuko ditu.

Donostia ibilbidean errotonda berriaren ondoan errepidearen altura igo

Ez da bideragarria eta ez du uholdeetan eraginik, hobekuntza bat da gainera.

Egitea aurreikusia dago dagoeneko

Zergatia

Haur Eskola handitu

2015eko aurrekontuan Haur Eskolak erabiltzeko lokal berri bat alokatzeko partida aurreikusia dago. Hau behin behineko irtenbidea da, Urumea Berriko promozioa bukatzerakoan Udalak bertan lokal handi bat jasoko duelako eta bertan kokatuko da Haur Eskola.

Zarkumendegira bidegorria

Aldundiarekin hitzarmena egiten ari da Udala bidegorri hau egiteko.

Langabezian dauden pertsonei laguntza ematea etxeak alokatzeko

Dagoeneko onartu da etxe hutsak dauden etxebizitzak babes sozialeko etxebizitzen irizpideen arabera alokatzeko diru laguntzen arautegia

Kultur Etxea margotu

Mantentze lanak egin ditzakegu Kultur Etxean eta aurten aurreikusia dago hau bideratzea.

Garapen ekonomikoa eta enpleguarena sustatzeko eta herriko komertzioa dinamizatzeko programetarako aurrekontuak handitzea

Eskualdeko Garapen agentziaren bitartez egingo da lehenengoa, eta bigarrena herriko dendari eta ostalariekin Udala osatzen ari den planarekin egingo da.

Kanpoko terraza egokitu gela aerobikoa egiteko (Kiroldegian)

Kiroldegiaren eraberritzean aurreikusia dago.

Eguzki plakak jarri Udal eraikinetan

Kiroldegiaren edo Ikastolaren proiektuak egiterakoan izan da kontutan hori eta jarriko dira eta horretarako, Energia Plan bat osatzen ari gara.

Zakarrontzi gehiago jarri

Herrian puntu desberdinetan jarriko dira.

Espaloietako irisgarritasuna hobetu

Dauden hainbat puntu identifikatu dira eta egokituko dira.

Argiteria hobetu

Dagoeneko argiteria hobetzeko partida bat badago eta gauzatuko da.

Herri bideak garbitu eta txukundu

Auzoetan egindako bileretan gehien errepikatu zen eskaeretako bat izan zen hau, eta aurrekontuan partida bat erreserbatu da honetarako, gaur egungo garbiketa maiztasunak areagotuz.

Arrobitxuloko argiztapena

Jarraipen zorrotzagoa egingo zaio eta neurketak, ea argia nahikoa dagoen ikusteko eta behar izanez gero, aldatzeko.

Hauek dira arrazoi batetik edo beste bategatik kanpoan geratu diren herritarren eskaerak; ekonomikoki, teknikoki edo legalki bideragarriak ez direlako, Udal eskumena ez direlako edo dagoeneko egitea aurreikusia dagoelako. Aipatu nahiko genuke, eskaera bat zalantzan geratu dela eta etorkizunean nola bideratu aztertzen ari garela. Hau, herritar batek eskatutako ludoteka zerbitzua edo 0-3 urte bitartekoen aisialdi beharretarako lokal baten eskaera da. Beraz, 100.000€ baino gehiagoko kostua izango dugu, aurreko urteetan aurreikusten zen espazioa epe motzean erabiliko ez delako. Horretarako, haurreskola handituko den lokalean aurreikusten da hori kokatzea, behin haurreskola bertatik aterata. Hala ere, bitartean, beste alternatibarik baden aztertzen jarraituko du udalak.

13 eskaera izango dira, herri galdeketaren bozka paperan isla izango dutenak, bozkatzeko 8 aukeratan laburbilduta:

- Hirigune eta industriaguneko asfaltatze lanak:Galtzaur kalearen eta Bidebitarte industriaguneko kale batzuk asfaltatzea

- Kiroldegia berritzeko ekarpen gehigarria

- Ikastolako aterpea osatu, haurren jolas parkea estaliz

- Sagardo Plazaren birmoldaketa

- Multikirol eremua:Skate Park, Rokodromoa...

- Herriko jolas-parkeak berritu

- Anuskako urbanizazioari ekarpen gehigarria

- Obra txikien multzoa:Pelotari kaleko zuhaitzal aldatzea (10.000 €), Santiagomendiko aska berritzea (35.000€), Helduentzako parke bat egitea (35.000 €) eta Donostia ibilbidean oinezkoen segurtasuna areagotzeko neurriak (20.000 €)

Bozkak 2015 EUSKERAZ

Herritarrek aukera hauen artean erabaki beharko dute, beraz, zertara bideratu nahi dituzten Udal aurrekontuko 100.000 euroak. Bozkatzeko aukera, lehen esan bezala, martxoaren 23tik 28ra izango da eta 16 urtetik gorako astigartar guztiek izango dute bozkatzeko aukera. Lehengo urtean hautestontzia Astigarragako puntu ezberdinetara eraman genuen herritarrei ekimenean parte hartzea errazteko asmoz eta aurten auzo gehiagotara zabaltzeko asmoa dugu. Koadro honetan ikusi dezakezue bozkatzeko aukera non eta noiz egongo den:

Martxoak 23

Astelehena

Martxoak 24

Asteartea

Martxoak 25

Asteazkena

Martxoak 26

Osteguna

Martxoak 27

Ostirala

Martxoak 28

Larunbata

09:15-13:00

Udaletxean

08:45-09:15

Ikastolan

09:30-13:00

Joseba Barandiaran plazan

09:15-11:00

Anbulategian

11:30-13:00

Udaletxean

09:15-13:00

Udaletxean

10:00-13:00

N. Almandoz plazan

12:00-14:00

Joseba Barandiaran plazan

19:00-20:30

Ergobian

16:15-16:45

Ikastolan

17:30-19:00

Erribera plazan

19:00-21:00

Arrobitxulon

18:00-21:00

Joseba Barandiaran plazan

19:00-20:30

Santiagomendi

Orain, beraz, herritarrak hurbildu eta bere iritzia ematea da falta dena. Zer behar du Astigarragak? Zein da gure herriaren lehentasuna? Lehengo urtean herritarrek oso garbi utzi zuten galdeketan zeuden proiektuen artean Ikastolako aterpea zela lehenetsi behar zen proiektua. Udalak hitza bete eta orain aterpea erabili dezakete astigartar guztiek. Zein izango da aurten aukeratutakoa? Udalak, herritarren esku uzten du erabaki hori eta emaitza errespetatzeko konpromisoa hartzen dugu. Noski, herri galdeketan parte hartuta erabaki hori hartzera gonbidatu nahi ditugu herritar guztiak eta gustatuko litzaiguke parte hartzea ahalik eta altuena izatea. 6 egunez izango dugu denok bozkatzeko aukera, aprobetxa dezagun eta eman dezagun gure iritzia.

Herri galdeketa honek borobilduko du Astigarragak inoiz ezagutu duen Udal Aurrekontu parte hartzaileena. Lehenengo auzoz auzo egindako bileretan herritarrek antzematen zituzten behar nagusiak identifikatu genituen, gero ahal zen neurrian aurrekontuan horiek konpontzeko partidak bideratu ahal izateko. Orain, 100.000 euro proiektu zehatz batera bideratzeko aukera izango dugu astigartar guztiok. Azken finean, herritarren ahotsa Udalean zuzenean entzuteko bideak ireki eta areagotzea lortu dugu, eta garrantzitsuena, bide horiek sendotu ditugu parte hartze ordenantzaren bitartez etorkizunean ere hau horrela izan dadin. Herritar guztion artean eraiki eta erabaki behar dugu zer nolako Astigarraga nahi dugun eta horretarako tresnak herritarren esku daude dagoeneko. Orain herritarrei dagokie horiek hartu eta erabiltzea!

Portaletako Kartela 2015 definitiboa

Zu hemen zaude: Hasiera Berriak Herri galdeketa martxoaren 23tik 28ra 100.000 euro zertan inbertitu erabakitzeko