Gomendatu Inprimatu

Bozketan parte hartutako herritarren gehiengoak Ikastolako aterpearen alde egin du

[Astelehena, 30 Martxoa 2015 12:45]

Lehengo urtekoa baino banatuagoak izan dira aurtengo herri galdeketako emaitzak eta 97 pertsonek, bozken %26k, egin dute Ikastolako aterpeari beste zati bat gehitzearen alde.

Astigartarrek erabaki dute zertara bideratu nahi dituzten 2015eko Udal Aurrekontuko 100.000 euroak. Herri galdeketan parte hartu duten herritarren %26ak, 97 pertsonek, Ikastolaren aterpea zabaltzearen alde egin dute. Aurrekontu parte hartzaileen iazko ekimenean ere aterpea eraikitzearen aldekoak izan ziren bozka gehienak. Orain Udalak lanean hasi beharko du herritarren eskaera betetzeko.

375 pertsona izan dira bere iritzia ematera hurbildu direnak. Kontutan izateko zenbatekoa da baina erronka handia dugu esku artean, hurrengo urteko ekimenean herritar gehiagok parte hartu dezaten. Horretarako tresna eta bide desberdinak uztartuko ditugu (internet, sare sozialak, betiko euskarriak...etab) prozesua erakargarriagoa egiteko, helburua ahalik eta parte hartzaileena izatea baita. Dena den, Astigarragako Udalak eskerrak eman nahi dizkie ekimen honetan parte hartu duten herritar guztiei, bai lehenengo fasean proiektuak proposatu zituztenei, eta baita ere bigarren fasean bozka ematera hurbildu direnei.

Aurtengo galdeketa iazkoa baina banatuagoa izan da. Aterpeak jaso du bozka gehien, %26, eta ondoren etorri dira Kiroldegia, asfaltatzeak, Sagardo plaza, multikirol eremua, eta obra txikien multzoa, bozken % 14-12rekin. Hona hemen emaitza guztiak:

 

Proiektua

Bozkak

%

Asfaltatzeak

46

%12

Kiroldegia

51

%14

Sagardo plaza

45

%12

Multikirol eremua

44

%12

Ikastolako aterpea

97

%26

Jolas parkeak berritu

17

%5

Anuska

26

%7

Aktuazio txikien multzoa

45

%12

 

 

 

 

Grafiko

Zu hemen zaude: Hasiera Berriak Bozketan parte hartutako herritarren gehiengoak Ikastolako aterpearen alde egin du