Gomendatu Inprimatu

GFA-ko Partaidetzazko Aurrekontuak 2015: Buruntzaldeako mugikortasun eta ingurugiro tailerrak

[Azteazkena, 22 Apirila 2015 11:54]

Gipuzkoako Foru Aldundiak Partaidetzazko Aurrekontuak martxan jarri ditu, Gipuzkoako 10 eskualdeetan: Urola Erdia, Tolosaldea, Oarsoaldea, Bidasoaldea, Urola kosta, Urola Garaia, Debabarrena, Debagoiena, Goierri eta Buruntzaldea. Eskualde bakoitzean 2.000.000 euro jarriko ditu herritarren esku, parte hartze prozesu baten bitartez epe motzeko eta ertaineko ze proiektutan inbertitu erabaki dezaten.

Lehendabiziko fasean, herritarren proposamenak jasotzea da helburu nagusia, eta horretarako hiru modu daude:

  1. Etxera iritsi zaizuen esku-orriaren formularioa bete dezakezue.

  2. www.aurrekontuahobetzen.eus webgunearen bidez

  3. Herriz herri egiten ari diren partaidetzazko tailerretara joanda

Herri bakoitzean era irekian egiten ari diren tailerrez gain, Buruntzaldean garrantzi berezia daukaten MUGIKORTASUNA eta INGURUMENA gaiak lantzeko, bi tailer espezifiko egingo dira.

Zeharkako gaiak direnez bertan beste gaiak landuko dira ere bai. Hots, Mugikortasun tailerrean Parekidetasuna – Gizarte politika – Oroimen historikoa gaiak jorratuko dira ere bai, eta Ingurumena tailerrean Energia – Kultura – Ekonomia – Turismoa inguruan arituko dira herritarrak zein eragileak.

Herritarrek zein eragileek eskualdea nola hobeto erabaki dezaten, Aldundiak MUGIKORTASUNA eta INGURUMENA tailerretara gonbidatzen ditu. Gure eskualdea hobetzea dago jokoan, parte hartu!

TAILERRAK:

GAIA: MUGIKORTASUNA

EGUNA: APIRILAK 28

ORDUA: 19.00

LEKUA: Villa Mirentxu (Lasarte-Oria)

 

GAIA: INGURUMENA

EGUNA: APIRILAK 29

ORDUA: 19.00

LEKUA: Potxoenea (Usurbil)

Zu hemen zaude: Hasiera Berriak GFA-ko Partaidetzazko Aurrekontuak 2015: Buruntzaldeako mugikortasun eta ingurugiro tailerrak