Gomendatu Inprimatu

Zarkumendegiko bidegorria egiteko hitzarmena, osteguneko Plenoan

[Asteartea, 28 Apirila 2015 09:03]

Zarkumendegi futbol zelairako irisgarritasuna asko hobetuko da datozen hilabeteetan Astigarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena egin baitute Zarkumendegira iritsiko den bidegorria egiteko. Udaleko Plenoak ostegun honetan berretsiko du hitzarmena eta lehiaketa publikoa abiatuko da proiektua esleitzeko. Aurreikuspenak betetzen badira, 2016ko lehenengo hilabeteetan prest egon daiteke bidegorria.

OInezko eta bizikletek erabili ahal izango dute bidegorria eta Iparralde bidea eta GI-2132 lotzen dituen bidegurutzetik Zarkumendegirainoko tartea da konplexuena. Iparralde bidean, Lizardi baserritik aurrera, egingo dira aldaketa nabarmenenak eta bi tarte ezberdin izango ditu:

1.- Iparralde bidea, Lizardi baserritik aurrera: Errepidearen bazterra "bolardoekin" mugatuko da oinezko eta bizikletentzako esparrua nabarmentzeko.

2.- Iparralde bidea / GI-2132 bidegurutzetik Zarkumendegiraino: Errepidearen plataforma zabalduko da, zerrategiruntz. Errepìdea zabalduta, Bereziartua eta Irigoien sagardotegien aldeko errepide bazterra hormigoizko "New Jersey" babesekin mugatuko da, oinezkoak eta bizikletak segurtasunez zirkulatu ahal izateko Zarkumendegiraino.

Bidegorria egiteaz gain, Zarkumendegiko sarrera/irteera gunea txukunduko da eta saneamendu sarea bertaraino zabaltzeko erabiliko dira obrak.

Aldundiak %67 Udalak %33

Zarkumendegiko bidegorriaren proiektuak 885.000 euroko aurrekontua izango du, BEZ barne, eta Plenoan berretsiko den hitzarmenaren arabera Aldundiak proiektuaren %67 finantzatuko du eta Astigarragako Udalak %33. Orain pleguak idatzi eta lehiaketa publikoa bideratuko dira. Lanak 8 hilabete iraungo dute eta aurreikusitako epeak betertzen badira bidegorria prest egongo da 2016ko hasieran.

Gobernu taldea: "Herrigunetik isolatuta dagoen azpiegitura lotzea lortuko da"

Astigarragako Udaleko gobernu taldeak bere poztasuna azaldu du proiektu hau aurrera eraman ahal izango delako. "Herritarren urteetako eskaera zen herria eta Zarkumendegi modu seguruan horrelako bide baten bitartez lotzea eta azkenean lortu dugu Aldundiarekin proiektuaren finantzaketa bermatuko duen hitzarmena adostea. Herriko gazte askok erabiltzen dute kirol eremu hau eta isolaturik dagoenez kotxearen erabilera derrigorrezkoa zen bertara iristeko. Lanak bukatzerakoan Zarkumendegira iristea errazagoa izango da eta astigartar guztion probetxurako izango da."

 

bidegorri zarkumendegi TXIKI

Zu hemen zaude: Hasiera Berriak Zarkumendegiko bidegorria egiteko hitzarmena, osteguneko Plenoan