Gomendatu Inprimatu

Udalbatza berezia Ikastolako ikasleekin Eskola agenda 21a lantzeko

[Osteguna, 07 Maiatza 2015 10:56]

Lehengo asteko ostegunean, apirilaren 30ean, Eskolako Agenda 21ari buruzko Udalbatza Berezia ospatu zen Astigarragako Udaletxeko udalbatza aretoan. Bertan, Astigarragako Herri Eskolaren Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek ikasturtean zehar egin duten lanaren emaitza eta ikasitakoa azaldu zuten.

Ikasturte honetan, “Elikadura osasungarri eta jasangarria” gaia modu desberdinean landu dute ikastetxean eta, ondoren, herriaren egoera aztertzeko kanpo jarduera desberdinak egin dituzte. Herriko egoera aztertzeko, guraso zein herritarrei galdeketak egin zaizkie eta Astigarragako landa eremu eta baserriei buruzko ikerketa egin da, Santiagomendira igota.

Ikerketa hauetatik lortutako emaitzak apirilaren 22an egindako foroan eztabaidatu zituzten eskolako ordezkariek eta apirilaren 30eko udalbatza berezian, egindako herriaren diagnostikoa, ikasleek hartu dituzten konpromisoak eta herriaren hobekuntzarako proposamenak azaldu zizkieten Udal arduradunei eta bertaratutako herritarrei.

Eskolako Agenda 21eko arduradunek, eskerrak eman nahi dizkiete eskolako gurasoei eta Astigarragako herritar zein dendariei, ikasleei lagundu eta azaldutako pazientziarengatik. Ikasleek egindako lan bikaina ere goraipatu nahi dute ekimen honen arduradunek.

Eskola agenda 21 1 TXIKIA

Zu hemen zaude: Hasiera Berriak Udalbatza berezia Ikastolako ikasleekin Eskola agenda 21a lantzeko