Gomendatu Inprimatu

Haur eskola, ikastolako aterpea eta Zarkumendegiko bidegorria, asteleheneko batzordeetan

[Ostirala, 22 Maiatza 2015 10:11]

3 batzorde daude deituta astelehenerako Astigarragako Udaletxean eta horietako bi etan erabaki garrantzitsuak hartuko dira Haur Eskolaren, Ikastolaren aterpearen eta Zarkumendegiko bidegorriaren inguruan.

Obra eta zerbitzuen batzordean, Haur Eskolaren lokal berriaren egokitze lanak aztertuko dira. 76.392 euro inbertituko ditu Udalak lokal honen egokitzapenean eta irailerako prest egongo da. Haur Eskolaren espazio faltarentzako irtenbidea izango epe laburrari begira. Arazo honi behin betiko irtenbidea iritsiko da Udalak Haur Eskolarentzako erabiliko duen Urumea Berriko lokal berria eskuratzen duenean.

Haur eskola lokal berria TXIKIA

 

Aurrekontu parte hartzaileetako prozedurako herri kontsultan Ikastolako aterpea handitzeko eskaria egin zioten herritarrek Udalari eta proiektua nola egin aztertuko du obra eta zerbitzuen batzordeak. Aterpearen proiektuak 3 fase aurreikusten zituen, eta 1goa egin zen iaz. Proiektuarekin amaitzea lehenetsiko da eta nahiz eta aurrekontu parte hartzaileetarako aurreikusitako aurrekontua gainditu 2garren eta 3garren faseak egingo dira. Batzordean eztabaidatu ondoren Tokiko Gobernu Batzordeak aztertuko du gaia (datorren astean egingo da baita ere) eta ikasturtea bukatu eta gero lanak hastea espero da. Guztira 190.000 euro inbertituko dira bi fase hauek egiten eta Ikastolako aterpearen proiektua guztiz amaitutzat emango da.

Ikastolako aterpearen handitzea TXIKIA

Zarkumendegiko bidegorria Ogasun batzordean

Azkenik, Ogasun batzordean, Zarkumendegiko bidegorriaren inguruko bi gai aztertuko dira. Batetik bidegorria egiteko beharrezkoak izango diren desjabetze prozedurak izango dira hizketagai. Udalak akordioak lortu ditu desjabetzeak egiteko lur jabeekin bildu eta gero. Bestetik, bidegorriaren lanak esleitzeko lehiaketa publikoaren oinarriak aztertuko dira datorren astean egingo den Plenoan onartu daitezen. Esleipen publikoaren eta proiektuaren epeak betetzen badira Astigarragako herrigunea eta Zarkumendegiko futbol zelaia 2016ko maiatzerako bidegorri eta oinezko bide batekin egongo dira lotuta.

bidegorri zarkumendegi TXIKI

Zu hemen zaude: Hasiera Berriak Haur eskola, ikastolako aterpea eta Zarkumendegiko bidegorria, asteleheneko batzordeetan