Gomendatu Inprimatu

Igandean bozkatzera kotxez EZ joateko gomendioa

[Ostirala, 22 Maiatza 2015 10:47]

Astigarragako Udaletik deia egin nahi diegu herritarrei igandean Kiroldegira bozka ematera kotxez EZ hurbiltzeko. Ikastolaren handitze lanak direla eta Kiroldegi inguruan dauden aparkalekuak kendu egin behar izan dira, eta horren ondorioz, maiatzaren 24an Kiroldegiaren ingurura kotxez bakarrik bertako bizilagunak eta bozka ematera joateko zailtasunen bat duten pertsonak sartu ahalko dira, esaterako, edadeko pertsonak edo desgaitasunen bat dutenek.

Zu hemen zaude: Hasiera Berriak Igandean bozkatzera kotxez EZ joateko gomendioa