Gomendatu Inprimatu

Asteazkenean itxiko dute Arrobitxuloko errepidea harrobia egonkortzeko azken lanei hasiera emateko

[Asteartea, 09 Iraila 2014 10:53]

Arrobitxuloko harrobiaren egonkortzea azken fasea hastear dago, eta asteazkenean hasiko dira tximiniaren atzealdean geratzen den mendi zatia kentzen. Orain arte aurrelanak burutu dira inguruan eta Arrobitxuloko bizilagunek inguruan ikusi ahal izan dituzte mendia kentzekoan harriak erortzeko arriskua ekiditeko jarriko diren hormigoizko pantailak.

Arrobitxulo harrobia

Tximiniaren atzeko mendi zatia da kenduko dena.

Mendia kentzeko lanak konplexuak direnez eta harriak erortzeko arriskua dagoenez, datozen egunotan Arrobitxuloko bizilagunek zenbait trafiko eta kale mozketa izango dituzte. Eragozpen horien inguruan eta proiektuaren nondik norakoen inguruan azalpenak eman zituzten atzo Arrobitxuloko lokalean egindako bileran.

DSC 0646 TXIKI

Obrak iraun bitartean harriak erortzea ekiditeko jarriko diren hormigoizko pantailak.

Irailaren 10etik 19ra honako trafiko eta kale mozketak egingo dira Arrobitxulon:

ERREPIDEA:Erabat itxita.Auzoko sarrera irteerak industrialdetik egin beharko dira, TDNtik

ESPALOIAK:- Harrobiaren aldekoa: erabat itxita.   

- Etxearen aldekoa: Egunez: Erabat itxita

Gauez: Irekitahondakinak zintzilikarioetan utzi ahal izateko.(arratsaldeko 6etatik goizeko 8etara)

GARAJEAK: - (Arrobitxulo bidea 7 eta 9koa):Egunez: erabat itxita

Gauez: irekita (arratsaldeko 6etatik goizeko 8etara)

- Gainontzekoak: Beti irekita

DSC 0648 TXIKI

Irailaren 10etik 19ra, harriak erortzeko arriskua dagoen bitartean, kotxeak Arrobitxulora poligonotik sartu beharko dute.

Irailaren 19tik aurrera lanek aurrera jarraituko dute harrobiaren egonkortzea bukatu arte, baina trafikoa eta auzoa normaltasunera itzultzea espero da.

Lan hauek borobilduko dute Arrobitxuloko harrobiaren eremuaren berreskuratze eta berrantolaketa, azken urteetan inork heldu ez duen gaia. Legegintzaldi honetan arazoari aurre egin eta inbertsio garrantzitsuak bideratuta irtenbidea bilatu zaio, eremu honetan lur-jausiak egoteko arriskua ekidinez. Udalak Arrobitxuloko bizilagunei aurrez barkamena eskatu nahi die sortu daitezkeen eragozpenengatik.

Zu hemen zaude: Hasiera Asteazkenean itxiko dute Arrobitxuloko errepidea harrobia egonkortzeko azken lanei hasiera emateko