Gomendatu Inprimatu

Erabilera baldintzak

Ongi etorri ASTIGARRAGA.GOBERNUIREKIA.NETera, Astigarragako Udalaren webgune ofiziala, hiritarren parte-hartzea sustatzeko eta hiritarrek herri administrazioarekin duten harremana hobetzeko xedez diseinatua.

Lehenik eta behin, ASTIGARRAGA.GOBERNUIREKIA.NETetik eskerrak eman nahi dizkizugu proiektu elkarreragile honetan parte hartzea erabakitzeagatik eta berarekin bat egiteagatik; halaber, etorkizunean ere hori egiten jarraitzera animatzen zaitugu, zeren ASTIGARRAGA.GOBERNUIREKIA.NETeren helburu nagusia hiritarren eta instituzioen arteko harremana hobetzea baita, Interneten zuzenean parte hartzearen bidez. Horregatik, eskertzen dizugu espazio hau erabiltzea edozein gairi buruz duzun iritzia emateko; bereziki interesatzen zaigu zeure iradokizunak eta zalantzak azaltzea, zeure proposamen propioak aurkeztea, zeu eragile hiritar aktiboa izatea. Hori lortzearren, Astigarragako Udalak apustu irmoa egin du gardentasuna sustatzeko eta hiritarrei tresna egokiak eskaintzeko Udal Gobernua kontrolatzeko eginkizuna gauzatu dezaten; era horretan, hiritarren zuzeneko parte-hartzea bultzatzen da udal kudeaketaren eguneroko jardunean, eta horrek hobetzen ditu gure administrazioaren kalitatea eta eraginkortasuna.

Erabilerarako Baldintza hauek ASTIGARRAGA.GOBERNUIREKIA.NETerako sarbidea eta erabilera arautzen dituzte, kontuan hartuta bai edukiak eta bai ASTIGARRAGA.GOBERNUIREKIA.NETeren bitartez Erabiltzaileen esku jarritako zerbitzuak, dela Astigarragako Udalaren aldetik, dela Erabiltzaileen aldetik edo hirugarrenen aldetik.

LEHENENGOA: ZERBITZUAREN HELBURUA

ASTIGARRAGA.GOBERNUIREKIA.NETeren erabilerarako baldintzek bermatu nahi dute edozein hiritarrek iritzia eman eta ekarpenak egin ditzakeela, horren eraginez mehatxu edo irainak jasaten dituela sentitu gabe. Horregatik, dei egiten diegu pertsona erabiltzaile guztiei begirunezko hizkuntzez komunikatzera, bai ASTIGARRAGA.GOBERNUIREKIA.NETeko gainerako erabiltzaileekin eta bai bertan parte hartzen duten instituzio, enpresa eta pertsona publikoekin.

BIGARRENA: BALDINTZAK

ASTIGARRAGA.GOBERNUIREKIA.NETeren erabilera Baldintza hauen araberakoa izango da. Baldintzak aldizka eguneratu daitezke; dena dela, Astigarragako Udalak jakinaraziko ditu Erabilerarako Baldintzen edo Pribatutasun Politikaren aldaketak, horrelakorik egonez gero. Erabiltzaileak erabakitzen badu Baldintzak ez onartzea, uko egin beharko dio ASTIGARRAGA.GOBERNUIREKIA.NETen sartzeri, bertan erregistratzeari eta beraren edukiak eta/edo zerbitzuak erabiltzeari.
Astigarragako Udalak badu eskubidea ASTIGARRAGA.GOBERNUIREKIA.NETeren zerbitzuak eta/edo edukiak bere aldetik hobetzeko, aldatzeko edo ezabatzeko, askotariko irizpideak kontuan hartuta.

Ataria modu egokian erabiltzeko betebeharra: erabiltzaileak ataria modu egokian erabiltzeko konpromisoa hartzen du, eta, halaber, legearen, fede onaren eta lege-ordenamenduaren aurkako ekintzarik ez abiatzeko konpromisoa ere (adibide moduan, aukera guzti-guztiak aipatu gabe): kalteak sortzea arduradunaren, hornitzailearen edo hirugarren pertsonen sistema fisiko eta logikoetan; birus informatikoak edo lehen aipatutako kalteak sor ditzaketen sistema fisiko edo logikoak sarean sartzea edo hedatzea, honako hauek barne sartuta: ohorea, intimitate pertsonala edo familiarra eta pertsonen irudia urratzen dutenak eta hirugarrenen jabetza-eskubideak eta bestelako eskubideak urratzen dituztenak, edukiak edo irudia transmititzearen, hedatzearen, gordetzearen, eskura jartzearen, jasotzearen, lortzearen edo haietara iristearen ondorioz; lehia desleialeko eta publizitate ez-zilegiko ekintzak gauzatzea, edukiak transmititzearen, hedatzearen, gordetzearen, eskura jartzearen, jasotzearen, lortzearen edo haietara iristearen ondorioz; edukien egiazkotasun, zehaztasun exhaustibotasun, egokitasun eta/edo gaurkotasunik eza; kasu horietan guztietan, Erabiltzaileak kaltegabe uzten du Astigarragako Udala edozein erreklamazio judizial edo ez-judizialaren aurrean.

Erabiltzailea da ASTIGARRAGA.GOBERNUIREKIA.NETeren bidez eskura jar ditzakeen eduki, iruzkin eta fitxategien erantzule bakarra, eta, hortaz, ezin argitaratu dezake (edo igo) hirugarrenen jabetza intelektualaren (edo industrial) eskubideen mende dagoen ezein fitxategirik (alegia, bideoa, audioa, testua, eta abar), salbu eta eskubide horien titularrak lizentzia edo baimen formala eman badio.

ASTIGARRAGA.GOBERNUIREKIA.NETek badu iruzkinak moderatzeko sistema bat, Erabilerarako Baldintza hauek hausten dituzten iruzkien/edukien argitalpena eragozteko. Astigarragako Udalak ez du inolako erantzukizunik hartzen berarengandik kanpoko hirugarrenek utzitako edo hornitutako edukiengatik sor litezkeen era guztietako kalteengatik, eta baita erabiltzaileek adierazitako iritziengatik ere.

Erabiltzailearen izena eta pasahitza Erabiltzea eta Gordetzea. Erabiltzaileak pasahitza eta Erabiltzaile izena modu egokian erabiltzeko konpromisoa hartzen du, eta baita biak sekretuan gordetzeko konpromisoa ere. Bere pasahitzaren konfidentzialtasuna gordetzea Erabiltzailearen erantzukizun esklusiboa izango da, eta, beraz, bere gain hartuko ditu betebehar hori urratzetik edo pasahitza jakinaraztetik ondoriozta litezkeen kalte, gastu eta/edo eragozpen guztiak, eta, halaber, bere zaintza-betebeharra ez betetzearen eraginez hirugarrenek egin lezaketen erabilera txarraren kalte, gastu eta/edo eragozpen guztiak.

Atzipena, zerbitzuak eta edukiak ezeztatzea. Astigarragako Udalak erabaki ahal izango du, bere kabuz, Baldintza hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei ezezkoa ematea, kanpo uztea, etetea eta/edo blokeatzea, aurretik abisatu behar izan gabe; horri lotuta, haien kontua eta berari buruzko informazio guztia ezabatu ahal izango du, edo, hala dagokionean, artxibo horietara edo ASTIGARRAGA.GOBERNUIREKIA.NETera bertara iristeko bidea itxi. Astigarragako Udalak ez du inongo erantzukizunik hartuko ASTIGARRAGA.GOBERNUIREKIA.NETerako sarbidea ezeztatzeagatik. Astigarragako Udalak badu eskumena Erabiltzaile jakin batzuen sarbidea osorik edo modu partzialean mugatzeko, eta baita eduki jakin batzuk ezeztatzeko, eteteko, blokeatzeko edo ezabatzeko eskumena ere, horretarako egokiak diren tresna teknologikoak erabiliz, baldin eta jakitun badago, modu frogagarrian, bildutako eta/edo hedatutako jarduera edo informazioa ez-zilegia dela edo kalte egiten diela hirugarrenen baten ondasun edo eskubideei.

Orobat, egokitzat joz gero, Erabiltzaileek erabilera-baldintza horiek urratzen dituzten eduki/iruzkin/erabiltzaileen berri eman diezaiokete Astigarragako Udalari. Salaketa horien egiazkotasuna frogatzen baldin bada, salatutako edukiak/erabiltzaileak ezabatu/ezeztatu ahal izango ditu, aurreko paragrafoetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Komunikazioak eta jakinarazpenak: egiten diren komunikazio eta jakinarazpen guztiak eraginkortzat joko dira ondorio guztietarako, Erabiltzaileak eman duen e-mailera zuzendutako posta elektronikoaren bidez egiten direnean. Erabiltzaileak aitortzen du espresuki datu horiek berak emandakoak direla eta guztiz egiazkoak direla.

HIRUGARRENA: JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA

ASTIGARRAGA.GOBERNUIREKIA.NET atariaren bidez eskaintzen diren edukiak eta informazioa jabetza intelektualeko eskubideen mende daudenean eta haien titulartasuna Astigarragako Udalari, bere erabiltzaileei edo hirugarren batzuei dagokienean, eta ASTIGARRAGA.GOBERNUIREKIA.NET atariaren bitartez eskuragarri jartzen bada, edonork kopiatu, publikoki ezagutzera eman, eraldatu edo libreki atera ahalko ditu, modu ez esklusiboan, guztiz edo partzialki, denborarekin edo lurraldearekin lotutako mugarik gabe, eta geroagoko edozein erabilera legitimotarako, baldintza hauei jarraiki: Beti adierazi beharko da egilea, edozein kasutan ere. Edukiren batek espezifikotasunen bat baldin badu, jabetza intelektualeko eskubideei dagokienez, modu garbian eta espresuki informatuko da aplikatzekoa den lizentziari buruz edo, hala dagokionean, eskubide guztien erreserbari buruz.

Egon litezkeen jabetza industrialeko eskubideei dagokienez, Astigarragako Udalarenak dira edo beraren jabe legitimoenak, eta, hortaz, haien gaineko eskubide guztiak erreserbatuta geratzen dira.

Webgune honetan eskaintzen den informazioaren erabilerak urratzen baldin badu Erabilerarako Baldintza hauetan ezarritakoa, edo kalte egiten badie Astigarragako Udalaren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideei, Administrazio horri legez dagozkion ekintzak abiatuko dira, eta, hala dagokionean, ekintza horietatik ondoriozta daitezkeen erantzukizunak sortuko dira.

LAUGARRENA: ADINGABEAK

Adingabeek eskura ditzaketen eduki eta zerbitzu konkretuak determinatzeari dagokionez, horren osoko erantzukizuna adingabe horien ardura duten adindunena izango da. Astigarragako Udalak ulertzen du ezen, adingabe bat Atarira sartzen unetik aurrera, bere gurasoen, tutorearen edo legezko ordezkariaren baimena duela.

Internetek bidea ematen duenez adingabeentzat egokiak ez diren edukietara iristeko, Erabiltzaileei jakinarazten zaie badaudela mekanismoak, bereziki iragazki- eta blokeo-programa informatikoak, eskura dauden edukiak mugatzea ahalbidetzen dutenak. Programa horiek, hutsezinak ez badira ere, oso erabilgarriak dira adingabeen eskuetara irits daitezkeen materialak kontrolatzeko eta murrizteko.

BOSGARRENA: COOKIEAK ETA ESTEKAK

Astigarragako Udalak Cookieak erabiltzen dituela jakinarazten dio erabiltzaileari; Erabiltzailearen terminalean bertan gordetako informazio-fitxategiak dira, Erabiltzaileari errazten diotenak ataritik nabigatzea (adibidez: ez eskatzea berriro Erabiltzailea eta/edo pasahitza). Cookiek ez dute inoiz ere izaera pertsonaleko daturik jasoko, ezta tratatuko ere. Nolanahi ere, Erabiltzaileak badu aukera nabigatzailea modu jakin batean konfiguratzeko, alegia, artxibo horien instalazioa eragotziz.

Atariak estekak eskain ditzake bere kontrolpean ez dauden kanpo-orrialdeekin; horiei dagokienez, Astigarragako Udalak ez du inolako erantzukizun hartzen, eta, beraz, webgune honen erabiltzaileak esteka horien erabilera-baldintza espezifikoen arabera jokatu beharko du.

SEIGARRENA: PRIBATUTASUN POLITIKA

Astigarragako Udalak datu pertsonalak babesten ditu, Datuak Babesteko Lege Organikoan, beraren Garapen Araudian eta Datuak Babesteko Euskal Legean ezarritakoaren arabera. Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa Pribatutasun Politikan ikus daiteke.

Horri begira, beharrezkoak diren neurriak hartu dira datu pertsonalen aldaketa, galera, tratamendua edo baimendu gabeko atzipena eragozteko, teknologiaren egoera une orotan kontuan hartuta; dena dela, Erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla gaindiezinak.

ASTIGARRAGA.GOBERNUIREKIA.NETen sartzen baldin badira pertsona fisikoei buruzko datuak, eta datu horiek ez badira datuak sartzen dituen pertsonari buruzkoak, pertsona horrek Pribatutasun Politikaren baldintzei buruzko informazioa eman behar die ukitutako pertsonei, datuak sartu baino lehen.

Zu hemen zaude: Hasiera Erabilera baldintzak Erabilera baldintzak