Galderak eta proposamenak

Olioa birziklatzeko makinak

Autorea: Kudeatzailea :: [Astelehena, 13 Maiatza 2013 10:19]

Udalak erabilitakoolioa birziklatzeko makinak jarri zituen iaz eta oraingoz emaitza bikainak eman dituzte. Zer iruditzen zaizkizu makina hauek?

UDALAREN ERANTZUNA

Oraingoz ezin dira jarri makina gehiago, hauen kudeaketa Sanmarko mankomunitatear en konpetentzia baita. Hala ere mankomunitatera eramango dugu zure eskaera bertan azter dezaten.

Kategoriak Udalarenak

Iruzkinak   

 
#1 RE: Olioa birziklatzeko makinakManolo 2013-05-13 10:24
Makinak oso ondo daude, egokiak dira. Ahal izango balitz gehiago jarriko nituzke.
 
 
#2 RE: Olioa birziklatzeko makinakIdurre 2013-12-11 11:02
Bai, erosuak ta txukunak dia. Nik ere besten bat gehio jarriko nuke
 
 
#3 Olioa birziklatzeko ontziakMertxe 2014-05-27 18:40
Kaixo:

Niri makina horiek jartzea oso ideia ona iruditzen zait.
Mezu honen bitartez, jakinarazi nahi dizuet, Portutxo kalean ez zela ontzirik banatu olioa birziklatzeko. Ez dakit zein den arrazoia, baina ez nago prest kotxea hartu eta garberaraino joan etorriak egiteko San Markosek jarritako ontzietan olioa birziklatzeko, zentzurik ez duelako; kotxearekin kutxatu olioa birziklatzeko aldrebeskeri galanta iruditzen zait. Ni bezela beste bizilagun asko egoera berdinean aurkitzen dira, olioa birziklatu nahi eta ezinean...
Nere galdera da: ba al dugu aukerarik ontzi horiek lortzeko? eta behar den bezela olioa birziklatzeko? edo betiko moduan jarraitu behar dugu?
 
 
#4 Olio poteaAstigarragakoUdala 2014-06-04 09:23
Kaixo Mertxe,

Olioa bitzeko potea Atez ateko bulegoan jaso dezakezu, astelehen, asteazken eta ostiraletan 10:00etatik 13:00etara eta astearte eta ostegunetan 17:00etatik 19:00etara. Ordutegi horretan ezingo bazenu jaso bidali email bat partehartze@astigarraga.net helbidera eta adostuko genuke nola jaso dezakezun portea.

Eskerrik asko eta ondo izan!
 
Zu hemen zaude: Hasiera Galderak / Proposamenak Udalarenak Olioa birziklatzeko makinak