Galderak eta proposamenak

Astigarraga Orereta autobusa

Autorea: Iñaki :: [Azteazkena, 25 Ekaina 2014 10:55]

Kaixo, Nire galdera da ea aurreikusia edo kontutan duzuen Errenteria-Astigarraga arteko autobus zerbitzua jartzea. Errenteriako urbanoa iristen da Perurenaraino, pena bat hori Astigarragaraino luzatzeko aukera ez izatea, ez dakit hori Errenteriako Udalarekin adostu daitekeen ala... Ondo izan.

UDALAREN ERANTZUNA

Kaixo Jon,

Lehenik eta behin esan, herri arteko garraio zerbirtzuen eskumena Gipuzkoako Foru Aldundiarena dela, eta ez Udalarena. Aurten, gainera, partehartze prozesu bat egin du Aldundiak garraio zerbitzuen inguruko iritziak jasotzeko eta Astigarragara ere etorri ziren astigartarren iritziak jasotzeko. Web orrialde honetan prozesuaren inguruko informazioa ikus dezakezu: www.garraioahobetzen.net

Zuk egindako proposamena kontutan hartu eta Oreretako udalarekin harremanetan jarriko gara ematen duten zerbitzuaren berri izateko. Dena den, zaila izango da horrelako ekimen bat aurrera ateratzea zerbitzua luzatzearen gastuak Astigarragak bere gain hartu beharko lituzkeelako, eta herri txikia izanda, oso zaila da horrelako kosteei aurre egin ahal izatea. Gainera zerbitzua Astigarragaraino luzatzeak gutxienez ibilbidea 10/15 bat minutuetan luzatzea ekarriko luke eta ondorioz Oreretak autobus zerbitzua guztiz birplanteatu beharko luke.

Esan bezala zaila da horrelako ekimen bat aurrera ateratzea baina Oreretako Udalarekin harremanetan jarriko gara informazioa jaso eta hobet aztertu ahal izateko zuk egindako proposamena.

Eskerrik asko parte hartzeagatik eta ondo izan!

Kategoriak Herritarrenak
Zu hemen zaude: Hasiera Galderak / Proposamenak Herritarrenak Astigarraga Orereta autobusa