Olioa birziklatzeko makinak
Autorea: Kudeatzailea :: [Astelehena, 13 Maiatza 2013 10:19]
Udalak erabilitakoolioa birziklatzeko makinak jarri zituen iaz eta oraingoz emaitza bikainak eman dituzte. Zer iruditzen zaizkizu makina hauek?
UDALAREN ERANTZUNA
Oraingoz ezin dira jarri makina gehiago, hauen kudeaketa Sanmarko mankomunitatear en konpetentzia baita. Hala ere mankomunitatera eramango dugu zure eskaera bertan azter dezaten.
Kategoriak
Udalarenak
Iruzkinak
Niri makina horiek jartzea oso ideia ona iruditzen zait.
Mezu honen bitartez, jakinarazi nahi dizuet, Portutxo kalean ez zela ontzirik banatu olioa birziklatzeko. Ez dakit zein den arrazoia, baina ez nago prest kotxea hartu eta garberaraino joan etorriak egiteko San Markosek jarritako ontzietan olioa birziklatzeko, zentzurik ez duelako; kotxearekin kutxatu olioa birziklatzeko aldrebeskeri galanta iruditzen zait. Ni bezela beste bizilagun asko egoera berdinean aurkitzen dira, olioa birziklatu nahi eta ezinean...
Nere galdera da: ba al dugu aukerarik ontzi horiek lortzeko? eta behar den bezela olioa birziklatzeko? edo betiko moduan jarraitu behar dugu?
Olioa bitzeko potea Atez ateko bulegoan jaso dezakezu, astelehen, asteazken eta ostiraletan 10:00etatik 13:00etara eta astearte eta ostegunetan 17:00etatik 19:00etara. Ordutegi horretan ezingo bazenu jaso bidali email bat partehartze@astigarraga.net helbidera eta adostuko genuke nola jaso dezakezun portea.
Eskerrik asko eta ondo izan!
RSS bidez harpidetu artikulu honi egindako iruzkinetara.