Gomendatu Inprimatu

Pribatutasun politika

  1. Astigarragako Udalak datu pertsonalak babesten ditu, Datuak Babesteko Lege Organikoan, beraren Garapen Araudian eta Datuak Babesteko Euskal Legean ezarritakoaren arabera.
  2. Astigarragako Udalak ASTIGARRAGA.GOBERNUIREKIA.NET izeneko webgune bat sortu du, hiritarrek parte hartu ahal izan dezaten Udal Gobernuaren jardunean. Atari honek bidea ematen du erabiltzaileek iruzkinak egin ditzaten ASTIGARRAGA.GOBERNUIREKIA.NET webgunean Astigarragako Udalak argitaratzen dituen galderei eta proposamenei eta aukera eskaintzen die pertsona erabiltzaileei galderak eta proposamenak egiteko Udalari eta beren iruzkinak argitaratzeko.
  3. Erabiltzaileak ematen dituen datuak Astigarragako Udalaren ASTIGARRAGA.GOBERNUIREKIA.NET webgunean aurreikusitako helburuetarako soilik erabiliko dira. Astigarragako Udalak ASTIGARRAGA GOBERNU IREKIA izeneko fitxategi bat sortu du horretarako, lehen deskribatutako helburuekin. Fitxategi hori erregistratuta dago Datuen Babeserako Euskal Agentzian.
  4. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legean (DPBL) ezarritakoa betez, datuen titularrak diren pertsonek, datuek ukitutako pertsonek edo datuengatik interesatzen diren pertsonek datuak ikusteko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta haien aurka agertzeko eskubideak erabili ahal izango dituzte edozein unetan, posta bidez helbide honetara joz: Astigarragako Udala, Foru Enparantza 13 - 20115 Astigarraga.
  5. Astigarragako Udalak konpromiso hau hartzen du: beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntza-neurriak hartzea izaera pertsonaleko datuen segurtasuna bermatzeko eta haien aldaketa, galera, tratamendua edo baimendu gabeko atzipena eragozteko, kontuan hartuta bai teknologiaren egoera eta bai gordetako datuen izaera eta jasan ditzaketen arriskuak, dela giza jardunetik datozenak dela ingurune fisiko edo naturaletik datozenak, eta bereziki datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren garapen Araudia onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan aurreikusitakoak.
  6. Astigarragako Udalak IP helbideak gorde eta erabil ditzake trafikoa aztertzeko, ataria administratzeko eta atariaren erabileraren jarraipen orokorra egiteko, eta horri begira webgunea aztertzeko zerbitzuak erabil ditzake (adibidez: Google Analytics edo gisa bereko tresnak), baina beti ere deskribatutako helburuetarako soilik, ez beste ezein helburutarako.
Zu hemen zaude: Hasiera Pribatutasun politika Pribatutasun politika